PINPILINPAUXEN ZIRKOA
Pinpilinpauxaren Zirkoa film laburra ikusi ondoren, hausnarketa bat egin dugu ikaskideok:
Oraindik bideoa ikusi ez baduzu ikusi hemen: http://www.youtube.com/watch?v=-rBBeuVXFhQ
Nire ustez, Willek (hanka eta eskurik gabeko gizonak), oso egoera txarra bizi du barietate zirkoan. Ez bait dira elkarren artean laguntzen zirko horretan. Will, pinpilinpauxen zirkoan, ordea, errespetuz tratatua izango da, eta bizitza hobe bat biziko du.
Barietate zirkoko nagusiak, bitxikeria show-a aurkeztean Will munstro bat balitz bezala aurekezten du.
Show-ean pertsonen alderdi txar edo ezkorrari begiratzen zaio.
Bideoa ikustean pena eta amorru handia sentitu dut ia bukaerara arte.
Nik gogoratzen dudala behintzat ez naiz inoiz bitxikeria show-eko bezala sentitu, baina erabat ziur nago ez zela batere atsegina izango.
Nik ez dut inoiz jendea bitxikeria show-ean bezala tratatu, errespetu falta handia iruditzen zaidalako eta ez zaidalako jendea sufritzen ikustea gustatzen.
Besteek oso ondo tratatzen naute gehienetan, errespetuz. Normalean ez dagoelako errespetu faltarik gure artean.
Gehien errespetatzen nauten pertsonak gurasoak eta lagunak dira.
Noizbehinka, oso gutxitan, sentitu izan ditut errespetu faltak. eta horien aurrean egiten dudana kasurik ez egitea da.
Willek, filmeko momentu jakin batean, karkaxa botatzen dio Mendez jaunari, pinpilinpauxen zirkoko aurkezleari hain zuzen. Willek amorruagatik eta sufrimenduagatik jokatzen du horrela, jendea beti bait dago bera ikustean berari barrez edo Will baino hobea sentituz. Mendez ordea, berari karlaxa bota dion arren, Will bere zirkura eramateko prest dago, han errespetuz eta bere alde ona erakutsiz tratatu dezaten.
Nire ustez, errespetua, pertsonak zuk tratatua izan nahi duzun bezala tratatzea da.
Hau ikusi ondoren, konturatu gara, pertsona batek arazo fisiko edo psikiko bat izan arren nahi duena lortu dezakeela saiatzen bada. Eta saiatu ezkero, nahi duguna lortu dezakegu, ezinezkoa badirudi ere.